sanferminak

Amaia Izko inputatu gisa deklaratzera deitu dute, presoen aldeko brindisagatik

Hala zabaldu du VascoPress berri agentziak. Bideoa: presoen aldeko brindisa ('Ahotsa.info'). [YouTube]http://youtu.be/wKtw95W20HE[/YouTube]

2014ko uztailaren 14a
13:06
Entzun

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko brindisean hizlari aritu zen Amaia Izko Sortuko bozeramaile eta abokatua. Hala adierazi zuen sanferminetako brindisean: "Borroka bide luzea daukagu oraindik aurretik, eta bide hori bururaino egingo dugu. Beraz, has ditzagun sanferminak beti egin dugun moduan, uztartuz aldarrikapena eta festa, uztartuz borroka eta festa, eta has gaitezen edalontziak altxatzen, ozen esateko: euskal preso eta politikoak etxera".

Ekitaldian zeuden aske utzi dituzten hainbat preso ohi ere. Ongietorria eman, eta xanpain botilak zabaldu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.