EUSKAL HERRIA

Amaitu da Imanol Gonzalezen epaiketa Auzitegi Nazionalean

Martxoaren 29ko greba orokorrean autobus baten azpialdean etxean egindako lehergailu bat jarri izana leporatuta epaitu dute.

2014ko urtarrilaren 13a
15:41
Entzun

Ertzaintzak atxilotu zuen Gonzalez, 2012ko irailaren 18an, Balmasedan (Bizkaia), martxoaren 29ko greba egunean autobus batean lehergailu bat jarri zuelakoan. Gonzalez espetxeratzeko agindu zuen Pablo Ruz epaileak, "kalte terroristak" eragin zituela argudiatuta. Fiskaltzak "erakunde terroristako" kide izatea ere egotzi zion, baina epaileak ez zuen aintzat hartu eskaera.

2013ko urtarrilean utzi zuten aske. Atxiloketa "politikoa" izan zela salatu zuen ezker abertzaleak Gonzalez atzeman zuten egunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.