'Haika-segi auzia'

Amaitu dira akusatuen deklarazioak, eta lekukoak hasi dira

'Haika-Segi auziko' epaiketan bukatu dira auzipetuen deklarazioak. Hain zuzen ere, Markel Ormazabal izan da deklaratzen azkena. Ikasle mugimenduko kide zela adierazi du Ormazabalek, eta horregatik izan dituela inoiz harremanak Haikako edo Segiko jendearekin, baina bera inoiz ez dela erakunde horietako kide izan nabarmendu du. Akusatuen txanda amaituta, lekukoak hasi dira deklaratzen. Imanol Iparragirre izan da lehena. Jarrai eta KASen arteko loturari buruzko galdera ugari egin dizkiote fiskaltzak zein AVT ordezkatzen duen akusazio partikularrak. Iker Antsotegik, Juan Joxe Petrikorenak, Oskarbi Jauregik ere deklaratu dute, lekuko gisa.

2005eko otsailaren 21a
16:50
Entzun
Bera Jarraiko kide izan zela azaldu du Iparragirrek, eta militantzia horren lekukotza emateko prest agertu da.

Ia ordubeteko galdeketa egin diote fiskaltzak eta AVT Terrorismoaren Biktimen Elkartea ordezkatzen duen akusazio partikularrak, eta Jarrai eta KASen arteko harremanari buruzko itaunak egin dizkiote etengabe.

Fiskaltzaren zein akusazio partikularraren galdeketa amaituta, etenaldia egitea erabaki du epaimahaiak, eta ondoren, defentsak egingo dizkio galderak Iparragirreri.

Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, joan den ostiralean zortzi hasi zen 'Haika-Segi auziko' epaiketa.42 gazte daude auzipetuta, eta 654 urteko espetxe zigorra eskatu du orotara fiskaltzak haien kontra.

Epaiketa gorabeheratsua ari da gertatzen: azpiegura aurreikuspen eskasagatik, itzultzaileekin izan dituzten arazoengatik, eta Alfonso Guevara epaimahaiburuak agertu izan duen jarrera suminkorragatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.