Amaiur koalizioa osatzen dutenen gazte erakundeak azaroaren 20an hauteskundeetan parte hartu eta Amaiur bozkatzera deitu dute gaur Bilbon. Sentsibilitate ezberdineko gazteak direla onartuta, etorkizun askean sinesten dutela esan dute: "Independentziarekin amestu eta berau eraikitzeko erabaki irmoa hartua daukagu". Euskal Herria une historiko batean dagoela argudiatuta gazteek arduraz jokatuz aro politiko berrian aurrera egitea inoiz baino garrantzitsuagoa dela esan dute. Bide batez, bihar Donostiako Belodromoan burutuko den Amaiurren ekitaldi nazionalera joateko deia ere egin dute.
Amaiur bozkatzera deitu dute ezker abertzaleko, Aralarreko, Alternatibako eta EAko gazteek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu