Josu Erkorekak Amaiur hartu du hizpide, berriz ere, hari kritika egiteko. Amaiur koalizioan bildutakoak talde berean batzea ulergaitza dela adierazi du, alderaketa bat eginda: Erkorekaren ustez, Antonio Maria Rouco Varela Madrilgo artzapezpiku eskuindarra Cayo Lara Izquierda Unidako buruarekin koalizioan batzea bezala da Amaiurren osaera. «Izan ere, barnean biltzen ditu Opus Deiko kideetatik hasi, eta marxista leninista direla aitortzen dutenak».
Bestalde,EAJ «Espainiako eskumarekin» ulertzeko gai izango litzatekeela azaldu du Kongresuan EAJren bozermaile denak, PPrekin bat egiten baitu hainbat gauzatan: enpresei eta enpresariei laguntzak emateko beharrean.
«Amaiur Rouco Varela eta Cayo Lara batzea bezala da»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu