Amaiurrek erantzukizuna eskatu du CANen «iruzurragatik»
CAN Nafarroako Kutxaren «iruzurragatik», erantzukizun politikoak eta penalak eskatu dituzte Sabino Cuadra eta Aritz Romeo Amaiurreko Nafarroako hautagaiek. CAN Banca Civicako kide denetik Nafarroako kutxa ez dela existitzen eta egun kutxa hori «itxura» baino ez dela salatu du Cuadrak. Amaiurreko hautagaiak gaineratu du Kutxa horren kudeaketan «ustelkeria eta iluntasuna» izan direla nagusi. Cuadrak UPN eta PSN jo ditu egoera horren erantzule, kutxaren pribatiazioarekin «Nafarroako egoera ekonomikoa konpontzeko aukerari ateak itxi dizkiotelako». Horiek hala, Amaiurrek ohartarazi du erantzukizun politikoak eskatuko dituela, eta auzitarajoko duela «iruzurra» salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu