Politika

Amaiurrek, ERCk eta BNGk Madrili eskatu diote nazio eskubideak aitortzeko

Hiru alderdien arabera, herritarrei hitza ematea da Espainiako Estaturen kirsialdi ekonomikoa gainditzeko bidea.

Berria.info
2013ko uztailaren 31
19:17
Entzun

Espainiako Diputatuen Kongresuan eginiko prentsaurreko batean Amaiur, ERC eta BNGko diputatuek Espainiako Estatuari eskatu diote nazio eskubideak aitortzeko eta herritarren parte hartzean oinarritutako politikak garatzeko. Hiru alderdi horien arabera, hori da kirisialdi ekonomikotik ateratzeko bidea.

Nabarmendu dute krisiak Espainiako estatuaren “gabezia demokratikoak” agerian utzi dituela. “Estatu espainolean ez dago botere politikorik; izan ere, botere militarrak, elizak eta botere ekonomikoek behin eta berriro ukatzen dute botere hori”.

Espainiako estatu eredua ere “krisian” dagoela adierazi dute eta ohartarazi dute PP zein PSOEren “ustelkeria” kasuak estatuarentzat “karga gaindiezin bat” izango direla.

Hori hala, Espainiako bi alderdi nagusiei eskatu diete “arazoaren sustraietara” jotzeko eta herritarrei hitza emateko, zein estatus juridiko eta politiko nahi duten galdetzeko. “Erabakitzeko eskubidea ukazioak eta guztiontzako kafeak ezkutatu eta atzeratu baino ez dute egin saihestu ezin den errealitatea: hemen badira euren etorkizuna libre eraiki nahi duten nazioak”.

“Ordua heldu da, beraz, eskubide nazionalak ukatzetik, estaturik gabeko nazio guztiak onartzera salto egiteko”, azpimarratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.