politika

Amaiurrek Kongresuan taldea izatearen aurka dago UPN

Carlos Salvadorrek esan du koalizioak taldea "finantzazio eta propaganda politikorako" erabiliko lukeela. Geroa Baik dio "logikoa" litzatekeela Amaiurrek taldea izatea.

2011ko abenduaren 14a
13:06
Entzun

Carlos Salvador UPNko Espainiako diputatuak azaldu du Amaiurrek talde parlamentarioa izatearen aurka dagoela bere alderdia. "Izan ere, taldea lortzen badu, finantzazio eta propaganda politiko gisa erabiliko du". Haren arabera, koalizioari "interesatzen zaion bakarra" Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak eta "Euskal Herriaren eta Nafarroaren Espainiarekiko bereizketa da. Beste dena ez zaio askorik axola".

UPNk ondo ikusiko luke UPDk taldea izatea, araudiak eskatzen dion %5era iristen ez den arren. Amaiurri Nafarroako %0,14 falta zaio, baina hasiera batean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputatuekin osatu nahi du. Salvadorrek esan du koalizioak ez duela taldea izateko eskubiderik, "eta, beraz, ez luke izan beharko".

Juan Carlos Borboikoa Espainiako erregearekin bildu da gaur UPNko diputatua.

Uxue Barkosentzat, "logikoa" litzateke Amaiurrek taldea izatea

Uxue Barkos Geroa Baiko diputatua ere batu da erregearekin eta, ondoren esan duenez, "logikoa" litzateke Amaiurrek Kongresuan taldea izatea. Koalizioak horretarako laguntzarik ez diola eskatu azaldu du Barkosek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.