politika

Amaiurrek uste du Kongresuko bere bulegoan entzuketak egiten dizkiotela

Parte sartu edo ez aztertzen ari da koalizioa; halaber, ganberan ekimenak hastea pentsatzen ari da.

2012ko abenduaren 27a
19:46
Entzun

Amaiur koalizioak uste du Espainiako Kongresuko bere bulegoan "entzuketa ilegalak" egiten dizkiotela, hor esandako batzuk gero El Mundo egunkariak argitaratu izan dituelako, gaur Gara egunkariak dakarrenez.

Parte sartu edo ez aztertzen ari da Amaiur, eta Kongresuan ekimenak hastea ere pentsatzen ari da. Aurki jakinaraziko du zer neurri hartu dituen, egunkari hark dioenez.

2003an, ganberako bere bulegoan entzuketak egin zizkiotela salatu zuen EAJk.

Zazpi parlamentari lortu zituen Amaiurrek iazko azaroko hauteskundeetan; Hego Euskal Herrian, lehen indarra izan zen diputatu kopuruaren aldetik. Kongresuaren Mahaiaren erabakiz, ez du talde propiorik —helegitea sartua du koalizioak—. 

“PPren etengabeko inposizioaren aurrean, Euskal Herriarentzat dagoen benetako alternatiba bakarra dela erakutsi du Amaiurrek”, esan du gaur Sabino Cuadra koalizioko diputatuak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.