Xabier Mikel Errekondo (Usurbil, 1964) izango da Amaiurren bozeramailea Espainiako Kongresuan, koalizioko iturriek gaur jakinarazi dutenez.
2007-2011 artean Usurbilgo alkatea izan zen, EAE-ANV alderditik. Euskal Herrian zabor bilketarako atez ateko zerbitzua han jarri zuten lehen aldiz, Errekondo zela alkate.
Eskubaloi jokalari modura ezaguna izan zen: Bidasoa, Teka, Ciudad Real, Portland San Antonio eta Ademar Leon taldeetan jokatu zuen, besteak beste; baita Espainiako selekzioan ere.
EAJko bozeramailea Josu Erkoreka (Bermeo, 1960) izango da, aurreko legealdian bezala.
Geroa Bai-rena, bere diputatu bakarra: Uxue Barkos (Iruñea, 1964). Aurreko legealdian ere hala izan zen, Nafarroa Baitik orduan.
Hirurak euskaldunak dira.