«Amaiurren indar sozialak unionistak beldurtu ditu»
Ezker abertzaleko bozeramaile Maribi Ugarteburuk atzo adierazi zuen Amaiurren mezuak hauteskundeotan har dezakeen «indar sozialak» beldurra eragin diela «unioinistei» eta «beste batzuei». Info7 irratian egin zioten elkarrizketan, Ugarteburuk esan zuen Amaiurrekiko beldu hori «era bateko edo besteko jazarpen eta errepresio» gisa erakusten duela estatuak, eta salatu du Poliziaren presentzia «agerikoa» izan dela zenbait ekitaldi politikotan. Amaiurrek «mezu zabala eta erraz ulertzeko modukoa» hedatu du, ezker abertzaleko eledunaren arabera, eta ziurtatu du koalizioa Madrilera joango dela «herri gisa dagozkigun eskubideak defenditzera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu