genero indarkeria

Amari tratu txarrak emateagatik semeak hildako gizonaren aurka salaketa jarri zuten ordu batzuk lehenago

Amari tratu txarrak ematen zizkiolako semeak kolpeka hil duen gizonari salaketa jarri zioten ama-semeek ordu batzuk lehenago. Semea atxilotu egin du Ertzaintzak, hilketa delituagatik. Aitaren gorpua, berriz, Gasteizko Auzi Medikuntza Zerbitzura eraman dute autopsia egitera.

2005eko uztailaren 22a
17:15
Entzun
Hilketa gertatu baino ordu batzuk lehenago, 74 urteko maeztuarraren aurka salaketa jarri zuten ama-semeek, andrazkoari tratu txarrak eman, mehatxatu eta iraintzeagatik. Ertzaintzak ez zuen atxilotu gizona, aurrekaririk ez zeukalako, eta emakumeak zauririk ez zeukalako. Tratu txarrak egiteagatik akusatu zuen gizona Ertzaintzak, eta gaur goizean Gasteizko Lurralde Auzitegira deitu zuen, epaiketa azkar bat egiteko.

Ertzaintzak uste du liskarrean jarraitu zutela arratsaldean. Eztabaidaren ondorioz, 38 urteko semeak kolpeka hil zuen 74 urteko aita. Ertzaintzak etxeko sukaldean aurkitu zuen hilotza, buruan kolpeak zituela. Semeak berehala aitortu zien ertzainei berak hil zuela aita.

Semea atxilotu egin du Ertzaintzak, hilketa delituagatik. Aitaren gorpua, berriz, Gasteizko Auzi Medikuntza Zerbitzura eraman dute autopsia egitera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.