gizartea

America 66 erregimentua omendu dute Iruñean

Antoniutti parkean egin dute ekitaldia. 400 lagunek Espainiako banderaren zina egin dute.

Omenaldia America 66 erregimentuari. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 15a
16:41
Entzun

America 66 erregimentuaren bueltan zalaparta piztu da azkenaldian. Erakusketa izan zen lehenik, eta ekitaldia izan zen atzo. Nafarroako Parlamentuak babestuta, Espainiako Defentsa Ministerioak erregimentua goraipatu zuen Iruñean, Antoniutti parkean, 250 urte bete dituela eta.

Espainiako banderaren zina egiteko ekitaldian, 400 lagunek parte hartu zuten. Egitasmoarekin bat egin zutenen artean daude Carmen Alba Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaria, Sergio Sayas UPNko parlamentaria eta Pablo Zalba PPko eurodiputatua.

Angel Atares erregimentuko koronela zina egin zutenengana joan zen. Esan zien eurek egindakoa "konpromiso pertsonala" izateaz gain erregimentuan daudenentzat "arnasarik onena" dela. Gaineratu zuen gaur egun America 66 erregimentua "unitate moderno bat" dela, "konstituzioan biltzen diren Espainiako herriaren balioekin guztiz identifikatzen dena".

Sinadura bilketa, erakusketaren aurka

America 66 erregimentuaren inguruko erakusketa ez ezartzeko eskaerak ugariak izan ziren. 25.000 herritar baino gehiago agertu ziren egitasmoaren kontra, eta bertan behera uztea galdegin zuten, Memoria Historikoaren Legea urratzen zuelako eta 1936ko gerrako biktimak iraintzen zituelako. "Moldaketa batzuk" egin zituzten orduan erakusketaren antolatzaileek: frankismoarekin lotura zuten ikurrak kendu zituzten, kasurako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.