Artzaintza

Ameriketan artzain ibilitako hainbat lagun Bardean bildu da

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak antolatu du festa. Bideoa: Artzain ibilitakoen bilkura (Jagoba Manterola, Argazki Press). [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2171/[/berriatb]

2014ko irailaren 18a
12:23
Entzun

Goizeko zortzietarako artzainaren omenez egindako monumentuan ziren hainbat lagun, Nafarroako Pirinioetatik transhumantzian heldu ziren artaldeen sarrera ikusteko. Jose Aguas Ameriketan artzain ibilitakoak bota du ardiak sartzeko abisua ematen duen tiroa. 80 urte ditu Aguasek, eta oraindik ere artzain lanetan dabil.

Behin artaldeak sartuta, artzain ogi-mamiekin hamarretakoa egin dute jaira bildutakoek. Ameriketan lanean izandako artzainak bildu dira festan, Euskal Herrira itzulitakoak eta Amerikan geratutakoak, guztira 450 lagun inguru elkartu dira.

Zortzigarren urtea da jaia ospatzen dutena. Ospakizun eguna Cadreitako jatetxe batean egindako bazkariarekin bukatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.