egunkaria auzia

Amesgaiztoaren kronika

Pello Urzelai BERRIAko kazetariak 'Amesgaiztoa. Egunkaria auziko epaiketaren kronika' liburua idatzi du, eta asteartean aurkeztuko du Andoainen, Martin Ugalde Foroan.

2010eko ekainaren 20a
09:43
Entzun
Ondo bukatu zen Egunkaria-ren itxiera buruzko epaiketa, bost auzipetuen absoluzioarekin. Joan den apirilaren 12an eman zuen epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hain zuzen, honen beraren aginduz itxi zuen Guardia Zibilak euskarazko kazeta, 2003ko otsailaren 20an. Zazpi urte luze eta gogor izan dira, eta auzia bildu nahi izan du Pello Urzelai Agirre (Bilbo, 1961) Egunkaria-ko kazetari ohi eta BERRIAko Politika saileko buruak Amesgaiztoa. Egunkaria auziko epaiketaren kronika liburuan.

Asteartean aurkeztuko du lana, 19:00etatik aurrera Andoainen, Martin Ugalde Foroan. Ekitaldia irekia izango da eta BERRIA.INFOk zuzenean emango du.

Iazko abenduaren 15ean hasi zen epaiketa, eta otsailean bukatu. Saioen kronika dator Urzelairen liburuan; azken batean, auzia bera bilduz, ordea. Grabazioak lortuta osatu du, ahal den zehaztasunik handiena izateko.

Epaiketako arlo teknikoez gain, auzitegiko salako eta pasilloetako inguruabarrak ere kontatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.