Amiantoa duten zabortegiak topatu dituzte Orozkon

Erredakzioa
Bilbo
2012ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Orozkoko Udalak (Bizkaia) egitasmo bat jarri du martxan, herrian dauden legez kanpoko zabortegiak desagerrarazteko. Bat desegin dute dagoeneko, Burrullaga auzoko industrialdean. Zabortegi horren arriskuaz ohartarazi du Orozkoko alkate Josu San Pedrok, eta gaineratu du Ertzaintza ere zabortegi horixe desegiteko asmotan zegoela. Legez kanpoko zabortegiak topatzea eta desegitea da udalaren xedea, eta jardun horren kostu «handia» nabarmendu du San Pedrok: 1.600 euro ordaindu dute Burrullagakoa desegiteagatik, baina 14.000 euroko kostua izan dezake operazioak, materialen kutsadura mailaren arabera. Zabortegi batzuetan amiantoa ere topatu dutela salatu du San Pedrok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.