euskal herria

Amnesty International kezkatuta agertu da ikertu gabeko biktimen kasuekin

Erakundeak adierazi du ez dagoela amnistiaren alde, eta justizia eta ordaina eskatu ditu. Gasteizen agerraldia egin du erakundeko goi mailako ordezkaritza batek. Euskal Herrian izan dira, eta hainbat agintarirekin bildu dira.

2012ko ekainaren 8a
16:31
Entzun

AI Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeko goi mailako ordezkaritza bat Euskal Herrian da, eta hainbat agintari eta politikarirekin bildu ondoren, kezkatuta agertu da gaur ikertu gabeko biktimen kasuekin, eta "egia, justizia eta ordaina" eskatu ditu. Gasteizen egin du agerraldia, AIren egoitzan.

AIk positibotzat jo du Eusko Jaurlaritzaren biktimak aitortzeko eta haiei kalte-ordaina emateko dekretua; hala ere, ohartarazi du biktima guztiek ez dutela justiziarako aukerarik. Gainera, AI kezkatuta agertu da Jaurlaritzak ez dituelako Iñigo Lamarca EAEko arartekoak giza eskubideen urraketaren inguruan emandako aholkuak praktikara eramaten, eta Jaurlaritzak tortura salaketak ikertu beharko lituzkeela uste du.H

Horrekin batera, torturak jasan dituztenen baina hil ez direnen kasuak aintzat hartzeko ere eskatu du. Espetxe politikaren inguruan erakundeak esan du ez dagoela amnistiaren alde.

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin, Iñigo Lamarca EAEko arartekoarekin, Jesus Loza elkarbizitza eta memoria sustatzeko arduradunarekin, EAJrekin, PSE-EErekin, PPrekin, Aralarrekin eta Amaiurrekin bildu da Amnesty International. Horiekin hiru gai izan dituzte hizpide: terrorismoaren kontrako legedia, torturak eta tratu txarrak.

Ertzaintzaren jokabidearen inguruan, Iñigo Cabacasen heriotza aipatuz, AIk aurretik Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari egindako eskaera berretsi du, eta ikerketarako batzorde independente bat sortu beharko litzatekeela iritzio dio. AIren arabera, Lopez lehendakariak aukera hori aztertzeko konpromisoa hartu du.

Aresek EAJri gaur leporatu dio Cabacasen heriotza "boto eskukada bat" lortzeko erabili duela.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.