Amnesty Internationalek (AI) gaur atera du 2006. urteari buruzko txostena eta, haren ustez, Espainiako Estatuan "oraindik ere torturatu" egiten da, Espainiak 2005ean Torturaren aurkako Konbentzioaren Protokoloa berretsi zuen arren. "Tratu txarrak" ere badaudela dio giza eskubideen aldeko elkarteak. "Legea betearazi" behar duten Espainiako poliziak eta funtzionarioak dira torturen eta tratu txarren eragile, AIk esan duenez. Ez da lehen aldia tortura kasuak salatu dituena.
Halako kasuak egon arren, askotan zigorturik ez zela izan dio AIk. Hori gaitzesteaz gain, "ikerketa independenterik" ez zela izan aipatu du txostenean. Oraindik polizia etxeetan-era inkomunikazioak segitzen duela azpimarratu du AIk, eta Nazio Batuetan tortura gaietako arduranak inkomunikazioa salatu izan duela.
Amnesty Internationalek dio Espainiako Estatuan torturatu egiten dela
Zigorturik eta "ikerketa independenterik" ez zela izan aipatu du 2006. urteko txostenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu