Amnesty International (AI) giza eskubideen aldeko erakundeak Espainiako poliziek torturak eta tratu txarrak eragiten dituztela esan du gaur berriro -"ez dira kasu isolatuak, estruktulara baizik", dio-, eta Espainiako Gobernuari tortura-eta eragozteko neurriak hartzeko eskatu dio.
"Arazoa jorratzeko neurriak ez dituzte hartu Espainiako gobernuek, eta horrek inpunitate giroa ahalbidetu izan du. Borondate politiko ezagatik, giza eskubideen kontrako urraketa berriak agertu izan dira", adierazi du AIk.
Erakunde haren ustez, espainiar agintariek aitortu beharra dute Espainiako poliziek torturak eta tratu txarrak eragiten dituztela. Hauek polizia-etxean eta kalean gertatzen direla dio.
Epaileek "sinesgarritasun handiagoa" ematen diote poliziei idatziei biktimen adierazpenei baino, AIk dioenez.
Ertzaintza ere aipatu du Amnesty Internationalek eta, torturaren-eta desagerpenean aurrerapausoak egin dituela dioen arren, gauzak hobetzeko dituela uste du.
Politika
Amnesty Internationalek tortura eragozteko neurriak har ditzala eskatu dio Espainiari
Giza eskubideen aldeko erakundearen ustez, agintariek aitortu beharra dute Espainiako poliziek torturak eta tratu txarrak eragiten dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu