Amnistia eskatzen duen pintaketa bat egin dute Puerto de Santa Maria kartzelan

Iratxoz mozorrotuta egin du ekintza euskal presoen eskubideen aldeko solidario talde batek, eta etziko manifestaziora deitu dute, airera botatako eskuorri batzuetan.

2012ko urtarrilaren 5a
16:12
Entzun

Gaur goizean amnistiaren aldeko pintaketa bat egin du presoen aldeko talde batek Puerto de Santa Maria espetxearen sarreran (Espainia). Atzo iluntzean atera ziren Bilbotik presoen aldeko ekintzaileak, eta murala egin ostean oraingoz arazorik gabe Euskal Herrira bueltan dira. Iratxoz mozorrotuta egin dute ekintza.

Muralean amnistia eskatzeaz gain, amnistiaren logotipoa eta bandera ere paratu dituzte, eta euskal presoen eskubideen aldeko eskuorriak bota dituzte, etzi Bilbon egingo den manifestaziora deituz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.