Nola hartu duzu epaia?
Harriduraz. Kereila onartu zutenean, epaileek aitortu zuten Durangokoa gerra krimena izan zela; orain diote memoria historikoa historialarien ardura dela, ez epaileena, eta erantzuleen identitatea frogatzerik ez dagoela. Onartezina da, izen-deiturak eta datu guztiak aurkeztu baititugu.
Zer espero duzue?
Helegiteak aurrera eginen duela, Bartzelonako Epaitegiaren ebazpen batean oinarritu garelako.
Delituak iraungita daudela argudia dezake epaileak...
Zalantzak eragiten ditu argudio horrek nazioartean. Durangoko kasuan, Italiako armada izan zen bonbardaketan parte hartu zuena; hortaz, Espainiako Amnistia Legea aplikatzerik ez dago.
Anais Franquesa. Udalaren abokatua
«Amnistia Legea ezin da aplikatu Durangoko kasuan»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu