Laurak gaur arratsaldean bertan espetxetik ateratzea espero da. Nolanahi ere, Julen Zelarain, Gorka Zulaika eta Josu Beaumont urriaren 31 aske utzi beharko lituzkete, lehenago epaiketarik egin ezean, izan ere, behin behineko espetxe zigor epea betetzen da.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek legez kanpo utzi zituen Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna, haietako kideak atxilotutakoan.
AABen eta Senideen kontrako operazioa urriaren 31n egin zuten, eta orduan 13 lagun atxilotu zituzten orotara, haien artean, Julen Zelarain, Gorka Zulaika eta Josu Beaumont. 2001eko abenduaren 19an legez kanpokotzat jo zituen Garzonek batzorde horiek, "ETAk bultzatutako erakundea" dela iritzita. Astebete lehenago AABek beren burua desegin zuten, ordea, eta Askatasuna sortu.
2002ko otsailean, 14 lagun inputatu zituen Gazonek, haien artean, Iñaki Reta, Senideetako kidea.
Otsailaren 5ean Askatasunaren kontrako polizia operazioa egiteko agindu zion Garzonek Poliziari, eta orduan atxilotu zuten Iñaki Reta, beste lau lagunekin batera.
Euskal Presoak
Amnistiaren Aldeko Batzordeen auziagatik preso dauden lau lagun libre geratuko dira
Julen Zelarain, Iñaki Reta, Gorka Zulaika eta Josu Beaumont aske geratuko dira, bakoitzak 10.000na eurotako bermea ordainduta, Askatasunak jakinarazi duenez. Amnistiaren Aldeko Batzordeen kontrako auzian hartu zituen preso Zalarain, Zulaika eta Beaumont, 2001eko urriaren 31n. Reta berriz, Askatasunaren kontrako auzian atxilotu zuten, 2003ko otsailaren 5ean. Laurak Espainiako Poliziak hartu zituen atxilo, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz. Epaiketa egiteko zain geratuko dira orain, eta hamabostean behin sinatzera joan beharko dute polizia-etxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu