"Hasieratik, ETAk sortu, diseinatu, babestu, bultzatu eta finantzatutako erakundea Amnistiaren Aldeko Batzordea", dio Garzonek legez kanporatzea argudiatzeko kaleratu zuen autoak. Garzonen arabera, AABek "ETAren egitura politikorako militanteak hartzen zituzten euren egoitzak erabiliz".
Horrez gain, Amnistiaren Aldeko Batzordeek "presio sozialeko" ekintzak bultzatzen eta koordinatzen zituzten, "ETAren balizko biktimak seinalatzen" zituzten eta "espetxeetako ETAko militanteen kontrola eta zuzendaritza eramaten" zituen. Halaber, zenbait abokaturen bitartez, AABek "ETAren egitura operatiborako ezinbesteko segurtasuna eta biziraupena bermatzeko informazioa" zutela gaineratzen du autoak.
2002ko otsailaren 5ean, Garzonek Askatasuna erakundearen ekintzak legez kanpo utzi zituen. Garzonen arabera, Askatasuna AABen "ordezkoa" da, eta "aurrekoaren delituzko ekintza berak egiteko sortu zen".
2002ko urriaren 29an, Garzonek 24 lagun auziperatu zituen "erakunde terroristako kide edo laguntzaile" izateagatik. 2003ko urriaren 17an beste sei lagun auzipetu zituen –Sabin Juaristi, Iñaki Loizaga, Joseba Iñaki Reta, Ixone Urzelai, Asier Virumbrales eta Jean Francois Lefort–, eta orduko autoaren arabera, "Askatasuna erakundeak ardurak zituzten sei auzipetuek".
Hala, Garzonek erakunde horien gainean zabalik zuen ikerketa itxi du, alor ekonomikoari buruzkoa kenduta.
Epaitegiak
Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren aurkako sumarioa itxi du Garzonek
AAB Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren aurkako sumarioa ixtea erabaki du gaur Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek. Garzonek penaleko laugarren aretoaren esku utzi du auzia eta horrek erabakiko du noiz hasiko den 29 auzipetuen aurkako epaiketa. Gaur kaleratu duen autoak jasotzen duenez, ikerketa 2001eko azaroan hasi zuen Garzonek, eta urte horretako abenduaren 19an AABen ekintzak legez kanpokoak zirela ebatzi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu