Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak nazio manifestazioa egingo du azaroaren 26an, Bilbon, Amnistia osoa goiburupean (18:00, Jesusen Bihotza). AEMren ustez, amnistia da "errepresaliatu politiko gehiagorik ez egotea ahalbidetuko duen irtenbide bakarra".
Oharrean mugimenduak gogorarazten du gaur egun oraindik ia 400 preso politiko eta hamarnaka iheslari daudela, nahiz eta borrok armatua duela bost urte amaitu. Horiek hala, eta egoera honi "behin betiko irtenbidea emateko borondatearekin", datorren azaroaren 26an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten diete herritarrei: "Ez da etxean gelditzeko garaia, kalera irten, antolatu eta borroka egitekoa baizik!".