Urteroko hitzordua dute bihar euskal preso eta iheslariei elkartasuna agertu nahi dietenek. Elkartasun Eguna iraganen baita Hazparnen (Lapurdi). Gaur amnistiaren aldeko manifestazioa egin dute Donibane Lohizunen eta 700 lagun inguru bildu dira.
Gaurko BERRIAn Oskar Bizkai eta Xabier Susperregi Euskal iheslari politikoen kolektiboko kideei egindako elkarrizketa dago irakurgai. (Albisteari atxikita dago).
Euskal Herria
Amnistiaren aldeko manifestazioak 700 lagun bildu ditu Donibane Lohizunen
Donibane Lohizunen (Lapurdi) 700 lagun inguruk hartu dute parte amnistiaren aldeko manifestazioan. Besteak beste, Parisko (Frantzia)14.epaitegia desagertarazteko eskatu dute. Bihar, berriz, Elkartasun Eguna ospatuko dute Hazparnen (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu