Euskal Presoak

Amnistiaren Aldeko Mugimenduko bost lagun libre geratuko dira 10.000 euroko bermea ordainduta

Julen Larrinaga, Ainhoa Irastorza, Aratz Estonba, Jon Beaskoa, eta Iker Zubia espetxetik aterako dira, Askatasunak jakinarazi duenez, 10.000 euroko berme bana ordainduta.Espainiako Poliziak atxilotu zituen bost horiek, 2001eko urriaren 31n, Amnistiaren Aldeko Batzordeen kontra egindako operazioan. Operazio hori Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek agindu zuen.

2005eko uztailaren 1a
18:52
Entzun
Espetxetik atera ezean, lau urteko behin-behineko kartzela zigorra beteko zuten bost lagun horiek urrian, eta libre utzi beharko lituzkete, aurretik epaiketa egin ezean. Operazio hartan beste zortzi lagun ere atxilotu zituen Espainiako Poliziak, eta Amnistiaren Aldeko Batzordeak legez kanpo utzi.

2003ko otsailaren 5ean Askatasunaren kontrako operazioa egiteko agindu zuen Garzonek. Orduan bost lagun atxilotu zituzten, eta Askatasuna legez kanpo utzi. Bi operazio horiekin 33/10 sumarioa osatu zuen, eta han, 27 lagun auzipetu.

Ekainaren 17an sumario horrengatik preso zeuden beste hiru lagun eta espetxetik libre utzi zituzten, bermea ordainduta, eta egun berean auzipetu bakoitzarentzan 10 urteko espetxe zigorra eskatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.