euskal presoak

Amnistiaren aldeko talde batek hainbat mobilizazio antolatu ditu

Abuztuaren 29an, Bilboko Aste Nagusian, manifestazio bat egingo du, eta mobilizazio nagusia azaroaren 28an izango da, orduan ere Bilbon.

Bilbon egin dute agerraldia mobilizazioen berri emateko. ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 29a
11:59
Entzun

Amnistia eskatzeko asmoz, hainbat mobilizaziotara deitu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, gaur Bilboko prentsaurreko batean esan duenez. Manifestazio nagusia azaroaren 28an izango da, Bilbon. Aurrez, beste manifestazio bat antolatu dute Bilboko Aste Nagusiko bigarren larunbatean, abuztuaren 29an; Zabalburu plazatik irtengo da, arratsaldeko zazpietan. "Gatazkaren arrazoiak gainditzea eta errepresaliatu politikorik ez egotea txanpon berberaren bi aldeak dira", haien ustez.

Esan dute gaur egun 450 euskal preso inguru daudela oraindik, eta haien artean badirela "30 urteko espetxealdiak gelditzen zaizkien hainbat". Adierazi dute beste batzuek "etxera itzuli ezinik" jarraitzen dutela, bueltatzean atxilotu baititzakete. Horregatik, mugimenduak uste du "amnistiak soilik" eman diezaiokeela "behin betiko irtenbidea Euskal Herriak estatuekin duen gatazkari".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.