21 urteko mutil gazte bat atxilotu du gaur eguerdian Ertzaintzak Etxebarrin (Bizkaia), labankada batez amona hiltzea leporatuta.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, eguerdiko hamabiak eta laurden aldera gertatu da hilketa, familiaren etxean: mutilak eztabaida izan bide du 84 urteko amonarekin, laban handi bat hartu du sukaldetik, eta emakumezkoari sartu dio bizkar aldean.
Hain zuzen ere, mutilak berak deitu die ertzainei, eta amonari eraso diola aitortu die.Hainbat patruilla eta larrialditako talde bidali dituzte, baina emakumezkoaren bizitza salbatzeko ezin izan dute ezer egin. Bitartean, ondoko etxebizitza batean gotortu da gaztea, eta motozerra batekin ireki behar izan dute atea atxilotzeko.
Gizartea
Amona hiltzea egotzita, 21 urteko mutil bat atxilotu dute Etxebarrin
Gazteak berak deitu die ertzanei eta hilketaren egilea dela aitortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu