Amoniako isuri batek Zadorra ibaian hiru tona arrain hil dituela salatu du Bilduk

Gertatutakoa argitzeko eta isuriaren inguruko informazioa emateko eskatu dio Bilduk Arabako Diputazioari

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Zadorra ibaian (Araba) hiru tona arrain hil ditu amoniako isuri batek, Bilduk jakinarazi duenez. Ohar bat aurkeztu du alderdiak; Arabako Foru Aldundiari eskatu dio Zadorran gertatutakoa argitzeko eta isuriaren inguruko informazioa emateko.

Bilduk zehaztu du arrantzale batek eman diela isurketaren berri. Arrantzalearen hitzetan, joan den larunbatean amoniakoa isuri zuten Zadorra ibaian, Iruña Oka eta Argantzun arteko zatian. Isurketa egin eta lau egunera ibaian dagoeneko hiru tona arrain hil zirela salatu du Bilduk.

Zadorran gertatutakoa argitzeko, informazioa emateko eskatu dio Bilduk Arabako Foru Aldundiari. Hori ez da eskaera bakarra izango, ordea: idatziz erantzuteko galdera bat ere prestatu du. Arabako Ingurumen Sailari aurkeztuko dio; isurketak Zadorran eragin dituen kalteak konpontze aldera Ingurumen Sailak hartuko dituen neurriak ezagutu nahi ditu Bilduk.

Horrekin batera, Bilduk gogorarazi du Amvisa Gasteizko elkarteak 2012an Zadorran egin diren isurketen igoeraz ohartarazi zuela; hori ikusirik, Arabako Diputazioari «zaintza» areagotzeko eskatu dio koalizioak, horrelako egoerarik «berriro» errepika ez dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.