Gizartea

Amorruaz gaixoturik zegoen gizonezkoa hil egin da

Osakidetzak jakinarazi du atzo hil zela, eta doluminak eman dizkio familiari.

Gurutzetako erietxea, artxiboko irudi batean. JON HERNAEZ, FOKU
2019ko abenduaren 14a
19:23
Entzun

Joan zen astean jakinarazi zuten Gurutzeko ospitalean zegoen gaixo batek amorrua ote zuen ikertzen ari zirela. Baieztatu zuten gaixotasuna, eta gaur jakinarazi dute atzo arratsean hil zela gizonezkoa.

Osasun Sailak eta Osakidetzak doluminak eman dizkiete senitartekoei eta gertukoei.

Abuztuan, Iberiar penintsulatik kanpoko katu batek hozka egin zion atzo hildako gizonezkoari, eta, sintomen bilakaera ikusirik, gaixotasun horren susmoa piztu zen. Protokoloa jarri dute martxan, baina, azkenean, hil egin da. EAEko Osasun Publikoko Zuzendaritzak argi utzi du hemengo etxeko animaliek ez dutela amorrurik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.