AVT biktimen elkartearen salaketa baten ondorioz "terrorismoa goratzea" egitea leporatuta epaitzen ari dira gaur Pablo Isasi Amurrioko (Araba) alkatea, EAkoa. 15 hilabeteko espetxe zigorra esaktzen dute haren kontra. 2005eko abuztuan, herriko jaietan, Santos Berganza eta Jose Angel Biguri izendatu zituen Herriarenak kuadrilak jaietako erregina eta ohorezko dama.
Izendapen horien ondorioz, alkatearen kontra jo zuen AVTk, omenaldi hori baimenduta "terrorismoa goratu" zuelakoan.
Unai Ziarreta EAko presidenteak gogor salatu du Isasirekin gertatzen ari dena, Auzitegi Nazionalera, epaiketara, sartu aurretik. Ziarretaren arabera, "jazarpenaren eta manipulazioren" biktima da Isasi, eta Amurrioko alkate abeti "terrorismoaren aurka eta giza eskubideen alde" aritu dela azpimarratu du.
Poliltika
Amurrioko alkatea "jazarpenaren eta manipulazioaren" biktima dela salatu du Ziarretak
Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari dira Pablo Isasi, 2005eko jaietan bi presori omenaldia egin zitzaiela-eta "terrorismoa goratzea" leporatuta. 15 hilabeteko espetxea eskatzen dute haren kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu