auzitegiak

Amurrioko gazte bat kartzelara, pintaketa bat egitea egotzita

Urtebeteko espetxe zigorra jarri dio Auzitegi Nazionalak. Gaztearen aldeko taldeak kasua salatu du.

Gaztearen aldeko pankarta bat, Amurrion. @JULENLIBRE_
2018ko otsailaren 2a
15:48
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak Amurrioko (Araba) gazte bat urtebeterako kartzelan sartzeko agindua eman du, pintaketa bat egitea egotzita. Julen Libre ekimenak kasua salatu du, esanez zigorra ez diotela jarri margoketa bat egiteagatik; "gazte mugimenduetan parte hartzeagatik da, gazte eta independentista izateagatik".

"Euskal Herria konponbide prozesu batean murgilduta" dagoen garai hauetan Auzitegi Nazionalak "euskal gizartearen ilusioa zapuzteko helburua" duela deritzo Julen Libre ekimenak.

Bihar, 12:30ean, Amurrioko San Anton plazan agerraldi bat egingo dute, kasua zehatzago azaltzeko eta mobilizazio batzuen berri emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.