EZBEHARRA

Amurrion eroritako airekoko bidaiari bat hil egin da, eta oso larri dago bestea

Eguerdian jausi da  hegazkin bat herriaren kanpoaldeko eremu batera, Eguzkialde ingurura. Bi lagun zihoazen barruan. Loiuko aireportuak 12:40an eman du larrialdi abisua. Pilotuak deitu du hara, esanez akatsak zituela airekoak. Pilotuei irakasteko erabiltzen dute hegazkin hori. Zabaldu dute ikasle bat eta irakasle bat direla istripua izan dutenak.

Berria.info
2011ko urriaren 14a
15:41
Entzun

Aireko arin bat erori da eguerdian Amurrio inguruan (Araba). Barruan bi lagun zihoazela zabaldu dute berri agentziek: hil egin da haietako bat, eta oso larri dago bestea. Eguzkialde delako eremuan gertatu da ezbeharra. Lekuan dira ertzainak, anbulantziak eta suhiltzaileak.

Loiuko aireportuko kontrolgunetik jaso dute abisua larrialdietan, 12:40an. Jakinarazi diete aireko bat erori dela Amurrio inguruan, A-624 errepidearen alboan. Pilotuak deitu du aireportura; adierazi du hegazkinaren motorrak akatsen bat zuela, eta Loiun larrialdiz lurreratzeko baimena eskatu du. Ordea, hara heldu aurretik jausi da.

AENAk baieztatu du Loiutik bertatik abiatutako airekoa zela. Hainbat hedabidek zabaldu dute pilotu eskola bateko hegazkina dela eroritakoa. Irakasle bat eta ikasle bat dira, haien arabera; 27 eta 20 urte dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.