euskal herria

Ana Gastesi iheslaria hil da Ipar Euskal Herrian

Gastesi iruindarrak 27 urte zeramatzan etxetik kanpo, eta jaioterrira itzultzeko aukerarik gabe hil da.

2013ko azaroaren 7a
19:14
Entzun

Nafarroa Beherean hil zen atzo Gastesi, 76 urte zituela. Etxerat taldeak babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan die senideei eta lagunei, eta horrelako egoerak errepika ez daitezen "Euskal Herrian aske bizitzeko eskubidea" aldarrikatu dute iheslari politikoek bidalitako komunikatuan. 

"Azken urte luzeetan jasandako jazarpen politikoaren ondorioz eta torturak jasateko beldurraren ondorioz, senide eta lagun askok ihes egin behar izan dute euren etxeetatik; ez dakigu non bizi diren eta zein baldintzetan". Hori dela eta, eta "konponbidearen eta bakearen urratsetan aurrera egin ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen dugu behingoz euskal iheslari eta deportatuek bizi duten egoeran aurrerapausoak ematea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.