Espainiako Poliziak Ana Lopez atxilotu du gaur goizean Portugaleten (Bizkaia), Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako 5 urteko espetxe zigorra osorik bete dezan. Roberto Sainz espetxean bihotzekoak jota hil zen ustezko etakidearen bikotekidea zen Lopez, eta hura etxean hartu zuelako ETAri lagundu ziola iritzita zigortu dute. Egoera berean zegoen Ziortza Fernandez larunbatean atxilotu zuten Portugaleten bertan.
Gorenaren arabera,bikotekideekin zuten maitasun harremanak ez zien eragozten ETAri laguntzen ari zirela ohartzea, eta, ondorioz,talde armatuari laguntza emate delitua egin dute. Nolanahi ere, epaian parte hartu zuen epaile bat erabaki horren kontra agertu zen boto partikularraren bidez. Epaile horren arabera, frogatu egin behar da jokabide horrekin ETAri laguntza eman nahi ziotela, eta Justiziatik ihesi dabilen bikotekidea gordetzea ez da delitua.
2003ko irailean atxilotu zuten Lopez, eta hainbat hilabetez kartzelan egon zen. Orain, falta zaion espetxealdia betetzeko atxilotu dute.
Atxiloketa
Ana Lopez atxilotu dute Portugaleten zigorra osorik bete dezan
Roberto Sainz espetxean hldako presoaren bikotekidea zen, eta hura etxean hartzeagatik jarri diote 5 urteko zigorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu