EH Bilduk Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna eta Ezkerrak Iñaki Bernal hautagaiak aurkeztu ondotik, Gero Baik Ana Lujan Tuterako Argia ikastolako zuzendari ohia hautatu du Senaturako zerrenda bateratuan joateko. Ahal Dugu-koek, berriz, onartu dute hautagaiak gainerako indar politikoen artean banatzea, senatari bat badutelako, Idoia Villanueva, parlamentuak aukeratutakoa.
Iruñeko San Agustin kaleko Antzerki Eskolan izango da gaur aurkezpen ekitaldia, 18:30ean.
Espainiako Senaturako hautagaitza bateratua osatzeko akordioa lortu dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak. Egun gutxiko negoziazioen ondoren jarri dira ados Nafarroako Gobernura aldaketa ekarri duten lau indar politikoak. Hautagai elkarte baten formula erabiliko dute, eta, beraz, 5.000 sinadura bildu beharko dituzte abenduaren 20ko bozetara modu horretan aurkezteko.