Ana Mato Osasun ministroa: «Abortuaren legea Konstituzioaren kontrakoa da»

2011ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Ana Mato Espainiako Gobernuko Osasun ministro berriak oraindik ez du adierazpen publikorik egin abortuaren legeari buruz, baina erakutsia du bere iritzia, hauteskunde kanpainan: «[Abortuaren legeak] Ez die gizartearen beharrei erantzuten, eta Konstituzioaren kontrakoa da [...]. Gurasoen eta umeen kontrako lege bat da [...]. Ez da posible 16 urteko neskato batek gurasoei ezer esan gabe abortatzea erabakitzea». Duela bi urte, abortuaren legearen kontra egindako manifestazio batean parte hartu zuen Matok, beheko irudian ageri denez, Jose Maria Aznarrekin.

Orain Espainiako Barne ministro izendatu duten Jorge Fernandez Diazek ere abortuaren legearen kontrako manifestazioetan parte hartu izan du. Eta PPrekin Osasun ministro izan zen Ana Pastorrek ere sarri eskatu du abortuaren legea indargabetzeko, baita azken hauteskunde kanpainan ere. Legea erreformatu edo baliogabetu, eztabaida etxean bertan du Mariano Raxoik. Eta sektore ultraeskuindarrenak hasiak dira Ana Mato Osasun ministro izendatu izana kritikatzen, jarrera «bigunegia» duela salatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.