Zubietako errauste plantaren proiektua bertan behera gelditu ostean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Ana Oregik gaur goizean Gipuzkoako Diputazioari eskatu dio "berehala" zehazteko hondakinak nola kudeatu behar dituen. "Arduraz jokatzeko" eskatu dio Bilduren gobernuari, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan. "Kezkatuta gaude, oraindik ez dagoelako zehaztuta Gipuzkoan hondakinak nola kudeatuko diren. Errauste plantaren proiektua bertan behera utzi ostean, ez dugu alternatibarik". Ingurumen sailburuak foru aldundiari exijitu dio adierazteko zer azpiegitura behar diren, gaika bildu ezin diren hondakinak ezabatzeko. Haren ustez, adostasun "zabala" dago gaian: "Lehendabizi, gutxitu egin behar dira hondakinak. Ondoren, birziklatu egin behar da, eta jarraian berrerabili". Oregik esan duenez, desadostasunak bilketa sisteman eta azkeneko desagerraraztean daude. "Errauste sistema ezberdinak daude, eta berez ez dago sistema txarrik edo onik".
Ana Oregi: "Gipuzkoak berehala zehaztu behar du hondakinen kudeaketa"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu