Pertsonaia. Josu Zabala

Beste lau urtez errektore

ainara arratibel gascon
2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Azken lau urteetan proiektu «berritzaileak» abian jartzeko izandako gaitasuna erakutsita, beste lau urterako izendatu dute Josu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektore. Horrenbestez, zortzi urte egingo ditu karguan. Izan ere, 2006ko otsailean izendatu zuten estreinakoz errektore. Unibertsitateko lan taldeetan ilusioa sortzeko eta haiek batzeko izan duen gaitasuna nabarmendu dute. Unibertsitateko ikasketak Bolognako prozesura egokitzeko ardura ere izan du urte hauetan.

Zabalak 58 urte ditu. Ingeniaritza ikasten hasi zen Donostian. Eta Okzitaniako Tolosako Paul Sabatier unibertsitatean amaitu zuen. Elektronikan doktorea da, eta urteetan kooperatiben munduan aritu da lanean. 1978 eta 1999 bitartean Ikerlan zentro teknologikoan aritu zen lanean. Robotika departamentuko arduraduna izan zen,eta teknologien diseinu eta ekoizpen saileko zuzendaria.

Ondoren, Fagor Etxetresna Elektrikoetan hasi zen lanean. Hozteko eta egosteko tresnen sailetako negozio kudeatzaile jardun zuen2006. urtera arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.