HILBERRIA. Izaskun Arrue

Euskararen zaindari eta aitzindari

RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
Jon Rejado.
Gasteiz
2016ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Irakasle eta erizain izateko ikasi zuen Izaskun Arruek (Arribe-Atallu, Nafarroa, 1927). Irakasle izateko, «garai horretan denek ikasten zutelako» ikasi zuen; aldiz, haren aitak bultzatuta egin zen erizain. Bi ikasketa horiek ogibide bihurtu zituen, tarteka biak uztartuz. Ordea, irakasle izan zen haren lehen ogibidea, Lezaetan (Nafarroa). Frankismo garaian euskaraz egiten zuen irakasle bat behar zutela eta, harengana jo zuten: 24 ikasle zituen, gazteleraz «tutik ere» ulertzen ez zutenak.

1960an, Gasteizera joan zen.Guraso batzuek eskatuta, euskarazko eskolak ematen hasi zen, bere etxean, ikasleak lurrean eserita. Hiru urteren buruan, 1963ko abenduan, Olabide ikastola sortu zuten, irakasle zela. 1973ra arte jarraitu zuen; Olabide ikastolak euskara batuaren alde egin zuen arte. Abetxukuko osasun etxean egin zuen lan gero, baina euskarazko eskolak emateari utzi gabe. Azken urte horietan, Miguel Asurmendi Gasteizko gotzain ohia ere izan zuen ikasle Arruek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.