HILBERRIA. Pilar Iparragirre

Kazetari bat eleberrigintzan

Erredakzioa
2022ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Pilar Iparragirre Lazkano (Idiazabal, Gipuzkoa, 1952) kazetaria hil zen atzo. Bere ibilbidean Egin, Punto y Hora, Zeruko Argia eta Argia hedabideetan lan egindakoa, idazle ere izan zen. 1985. urtean argitaratu zuen lehen itzulpena: Hans Jurgen Press alemaniarraren Eskubeltz taldearen abenturak (Elkar, 1985). Bere lehen liburuak Sorgin txikia (1986) eta Hilerriko jolasak (Elkar, 1989) eleberriak izan ziren; gero heldu ziren Felix Likiniano. Ezina ekinez egina (Txalaparta, 1994) biografia, eta, gazteleraz, DeportaciĆ³n: el mal menor (1998). Izatez Goierrikoa zen, baina Donostiako Parte Zaharrean bizi zen Iparragirre; han egiten zuen bizia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.