mikel p ansa
Immigrazioa. Instituzioen jarrera. ANALISIA

'Lapsus' bat?

2014ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Sestaokoak ikertzeko hasitako auzibidearen autoak sei orrialde ditu. Epaileak ia bost orrialde oso hartu ditu prebarikazioagatiko auzi bat hastea zeinen larria den eta zenbaterainoko frogak behar diren azaltzeko. Testuan argi utzi du prebarikazioagatiko auziak artxibatu egin behar direla, delitu bat egin delako zantzurik ez bada. Ez da kasua, epailearen ustez; «oinarritutako susmoak» daudela iritzi dio, eta ikerketa hasi du, ikusteko deliturik baden, beraz, eta Josu Bergara Sestaoko alkatea inputatu behar duen. Tentu handiz idatzi du epaileak autoa, ongi zehaztuz Bergara ez dagoela inputatua oraingoz. Baina bosgarren orriaren bukaeran, disposizioen atalean, «Josu Bergara Lopez jaun inputatua» idatzi du. Lapsus bat izan du epaileak, seguru asko. Lapsus bat, edozein kasutan, alkatea inputatu edo ez erabakitzeko zailtasunen seinale ere izan daitekeena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.