PERTSONAIA. Carlos Urkijo

PPk aurkitu dio lana, Madrilen

Edurne Begiristain.
Gasteiz
2017ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Joan den abenduan utzi zion Espainiako Gobernuko EAEko ordezkari izateari, eta, sei hilabeteren ostean, PPk aurkitu dio lan berria: Madrilgo erkidegoko fundazio bateko kudeatzaile lanak egiten ari da Carlos Urkijo (Laudio, Araba, 1964). Hainbat hedabidek zabaldu dute berria: Cristina Cifuentesen gobernuak (PP) Urkijo kontratatu du Fundacion Para el Conocimiento Madrid (Ezagutzarako Fundazioa Madril) elkartean lan egiteko. Espainiako Gobernuak abenduan kargutik kentzea erabaki zuenetik, langabezian zegoen Urkijo. Baina Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak urtarrilean iradoki zuen laster topatuko ziotela lanbideren bat gobernutik «gertu». Esandakoa bete du. Gainera, Iñaki Oiartzabalek gidatzen duen Arabako PPren zuzendaritza berriaren kide ere bada Urkijo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.