HILBERRIA. Adrian Zelaia

Zuzenbidea, foruetan sustraituta

Ibai Maruri Bilbao.
Bilbo
2015eko urriaren 20a
00:00
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan foru zaharretan oinarritutako zuzenbide zibila berritua indarrean sartu eta hamabost egunera zendu da Adrian Zelaia Ibarra (Barakaldo, Bizkaia, 1917 - Bilbo, 2015) irakasle eta jurista. Aditua zen arlo horretan. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritzatik foruen inguruko ikerketa sustatu zuen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Zibileko irakasle izandakoa da. Baita Espainiako Aginpide Judizialeko Kontseilu Nagusiko kide. Igandean hil zen. Atzo agurtu zuten Bilboko San Frantzisko elizan.

2007an, Manuel Irujo saria eman zion Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak. 1995ean, Manuel Lekuona saria jaso zuen. Aurten, Eusko Legebiltzarrak omendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.