Euskal gatazka politikoa

Anasagasti: "Guk ez dugu esaten Gernikako Estatutuak balio ez duenik, eta zakarretara bota behar dela"

Iñaki Anasagasti Madrileko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak gaur goizean Radio Euskadin adierazi duenez, "EAJk ez du esaten Gernikako Estatutuak balio ez duenik, eta zakarretara bota behar dela, guztik kontrakoa". Espainiako Gobernuak lege organiko bat betetzeko segurtasun juridikorik ez duela ematen nabarmendu du Anasagastik, eta "horregatik aurkeztu dio Ibarretxek euskal gizarteari proposamen publiko bat, euskal gizarteak estatutu hau garatzeko borondatea duelako".

2003ko abuztuaren 12a
16:09
Entzun
Herenegun Donostian izan zen manifestazioa ere hizpide izan du Anasagastik. EAJk trantsizio garaian beste modu batera jokatuko balu, ez litzatekeela hildako gehiagorik izango ezta bonba gehiagorik izango esan zuen Otegik igandean,eta EAJko buruzagiaren esanetan, "lehendabizi Otegik ETAren izenean hitz egin duen galdetu beharko litzateke".

"HBk azken 25 urteetako ibilbidearen hausnarketa bat egin beharko luke. Izenez askotan aldatu dute, eta manifestazioak antolatzen sekulako trebezia dute, eta hor bai ezin diegula irabazi, baina guk antolatzen ditugun manifestazio demokratikoetan HBko edozein manifestaziotan baino hamar aldiz jende gehiago biltzen dugu. EAJren atzean egundoko txingurri lana dago herri honen alde, apustu demokratiko-politiko bat egin genuelako", azpimarratu du.

Anasagastiren esanetan, "egun ezagutzen dugun Euskadik ez du zerikusirik garai hartako Euskadirekin. Hizkuntza galzorian zegoen, azpiegitura aldetik lur-jota geunden, gizarte arloko gaiak eta osasunarenak alde batera utzita zeuden. Nik uste dut Otegi ez dela horrelako argudioak erabiltzeko pertsonarik egokiena".

"Arzalluz EBB buru izaten jarraitzea begi onez ikusten dut"

Iñaki Anasagastik Xabier Arzalluz berriz EBBko presidente izendatzea begi onez ikusten du, "betiere, guztion onespenarekin egiten bada, eta enfrentamendu guztiak saihestuz". Horretarako "bizkorrak izan behar dugula" adierazi du, "aurrean PP daukagulako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.