Iñaki Anasagastik bere blogean idatzi duenez, larunbatean Egin Dezagun Bidea mugimenduak deituta Bilbon egin zen manifestazioak ez dio "inolako zirrararik" eragin. Anasagastik gaineratu du antolatzaileak oker dabiltzala horrelako ekimenekin: "Jendea mobilzatzea lortzen dute eta hedabideetan, leku bat; baina ezer gutxi gehiago". Gainera, horrelako mobilizazioak PPri "alde batetik sartu eta bestetik atera" egiten zaizkiola gaineratu du, "ETAri desegiteko eskatzen ez dioten bitartean". "Preso batzuk mugituko dituzte eta keinu txikiren bat egingo dute, baina gehiago ez".
Anasagastik dio manifestazioak ez ziola zirrararik eragin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu