Anasagastirekin batera, Inmaculada Loroño eta Jabier Marqueda izango dira Senaturako hautagaiak Bizkaiatik. Kongresurako berriz, Josu Erkoreka, Pedro Azpiazu, Aitor Esteban, Jose Antonio Rubalkaba eta Ruth Martinez aurkeztuko dira.
Gipuzkoako hautagaiak Jose Ramon Beloki, Iñaki Txueka eta Jose Roman Romero izango dira Kongresurako, eta Xabier Albistur eta Victor Bravo joango dira Senatura.
EAJ
Anasagastik Espainiako Kongresua utziko du eta Senaturako hautagaia izango da
Espainiako Diputatuen Kongresuko EAJren diputatu eta bozeramaile Iñaki Anasagastik diputatu izateari utziko dio datorren urteko martxoan egingo diren Espainiako hauteskundeetan, eta Senaturako EAJren hautagai nagusia izango da Bizkaia herrialdea ordezkatuz. 'Deia' egunkariak dioenez, Anasagastik bost legegintzaldi eman ditu Kongresuan, eta Bozeramaileen Batzordeko eledun nagusia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu