Mendi istripuak

Anboton galdutako mendizalea hilik aurkitu du Ertzaintzak

Igandeaz geroztik Anboto mendiaren inguruetan galduta zegoen 46 urteko Eibarko mendizalea gaur arratsaldeko 17:00etan aurkitu dute Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko kideek. Anboto mendiaren malkar batean amilduta aurkitu dute mendizalea, eta helikopteroarekin haren hilotza berreskuratzen saiatu badira ere, mementoz ez dute lortu, inguruak duen zailtasunengatik.

2003ko uztailaren 22a
19:16
Entzun
Galdutako mendigoizalea igande eguerdian, orduabiak aldera, atera zen etxetik; Anboto aldera zihoala esan zion familiari. Gauerdian, ordea, etxetik falta zela eta, desagertzearen berri eman zioten Ertzaintzari haren senideei. Igande gauean bertan hasi zituen EAEko Poliziak bilaketa lanak, Urkiolako Santutegitik Anboto aldera. Eguraldia txarra zen, ordea, eta eten egin zuten bilaketa,

Atzo, egun osoz jardun zuen Ertzaintzako Brigada Mugikorrak txakurren laguntzarekin mendizalearen bila, baina ez zuten aurkitu. Gaur, goizean goiz ekin diote berrirobilaketari, eta azkenean Anboto mendiko malkar baten amilduta aurkitu dute gorpua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.