Gertakaria

Anbulantzia batek harrapatuta 86 urteko emakume bat hil da Erriberrin

Eguerdian, Erriberriko (Nafarroa) osasun zentroaren ondoan gertatu da ezbeharra. Anbulantzia batek 86 urteko emakume bat harrapatu du eta emakumea bertan hil da. Anbulantzia osasun zentrora sartzeko maniobrak egiten ari zen 86 urteko Erriberriko emakumea harrapatu duenean.

2006ko apirilaren 3a
16:09
Entzun
E.V.D. eguerdian hil da ezbeharra gertatu eta berehala. Osasun zentroko sendagileak emakumea suspertzen saiatu badira ere Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ahalegin guztiak alferrikakoak izan dira.

86 urteko emakumea harrapatu duenean anbulantzia atzeraka ari zen maniobrak egiten. Antza denez, Nafarroako Osasunbideko anbulantziak gaixo bat zeraman Oliteko osasun zentroko larrialdi zerbitzuetara.

Nafarroako Foru Poliziak bere gain hartu du ikerketa eta istripuaren argitze-agiria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.