Jaume Marfany ANC Kataluniako Biltzar Nazionaleko lehendakariordea itxaropentsu ageri da Diadari begira. 530.000 inguru dira jada Bartzelonan egingo duten V erraldoian parte hartzeko izena eman dutenak; iaz baino 80.000 gehiago, beraz.
BERRIAri eginiko adierazpenetan, aurtengo Diadaren garrantzia azpimarratu du; "azken hiru mendeetako garrantzitsuena" dela uste du, bertan "azaroaren 9an bozkatzeko borondatea berretsi" egingo dutelako.
[Berriatb]http://berria.info/berriatb/2168/[/Berriatb]